Amaiur Landa, txapeldunorde
Izaro Aizpuruarekin bikotea osatuta jokatu du Eibarko Astelenan Binakako Txapelketako gazte mailako finala. 18-10 galdu dute.
Amaiur Landa, behean, eskuinetik bigarrena, igandeko finalen ondoren.Emakume Master Cup Amaiur Landa pilotari beasaindarrak igandean jokatu du Emakume Master Cup Binakako Txapelketako gazte mailako finala, Izaro Aizpurua albizturtarrarekin bikotea osatuta, Eibarko Astelena frontoi historikoan. Ezin izan diete Garazi Imaz leitzarrari eta Irati Benito zornotzarrari aurre egin, eta txapeldunorde geratu dira.
Aurrea hartu dio Landa-Aizpurua bikoteak Imaz-Benitori partidaren hasieran; 10-8 aurreratu dira. Baina partidan sartzen joan dira Imaz eta Benito, eta Benitok pilotari emandako abiadurari esker, lehia irauli eta 10-18 irabazi dute.
Txapelik ez, baina garaikur bana jaso dute Landak eta Aizpuruak bigarren sailkatuek.













