Ampo Txirrindularitza Bultzatuzekoak Antzuolan, Villabonan eta Irunen
Goierri beheko txirrindularitzaren harrobiko gazteek emaitza onak lortu dituzte.
Ampo Goierriko Txirrindulari Bultzatuz taldeko hainbat gaztetxo, larunbatean, Amasa-Villabonan. Ampo Goierri TB Asteburu honetan Juniorrek Antzuolan izan zuten lasterketa. Taldekako sailkapenean bigarren postua eskuratu zuten lehenengo taldearekiko segundo batera geratuz.
Eskolartekoak larunbat arratsaldean Amasa-Villabonan izan ziren. Benjamin mailan Jone Zabaleta lehen neska izan zen. Alebinetan Eneko Telleria bigarren postuan izan zen eta hirugarrenean Gari Ormaetxea. Infantiletan Amets Ormaetxea izan zen garaile esprintean.
Igandean eskolarteko batzuk Irunen lehiatu zuten. Jone Zabaleta bigarren neska izan zen benjamin mailan. Aiur Goiburuk infantil mailako lasterketa irabazi zuen.

Jone Zabaleta lehen neska izan zen benjamin mailan Amasa-Villabonan.

Eneko Telleria bigarren postuan eta hirugarrenean Gari Ormaetxea, larunbatean, Amasa-Villabonan.

Infantiletan Amets Ormaetxea izan zen garaile esprintean.

Amets Ormaetxea podiumaren koska gorenean, Amasa-Villabonan.

Ampo Goierriko TB taldekoak, larunbatean, Amasa-Villabonan.

Amets Ormaetxea podiumaren koska gorenean, Amasa-Villabonan.

Eneko Telleria bigarren postuan eta hirugarrenean Gari Ormaetxea, larunbatean, Amasa-Villabonan.

Irunen eskolarteko proba jokatu zen atzo.

Aiur Goiburuk infantil mailako lasterketa irabazi zuen Irunen.













