Gazte Kilometroa 24. Korrikan, Ihurre eta Olaberria artean
Egitaraua antolatu dute kilometroaren aurretik eta ondoren. Goierriko gazteak deitu dituzte parte hartzera.
Legazpiko Gazte Asanblada 23. Korrikan.Korrika Goierriko Kontseilu Sozialistak, Goierriko Ikasle Antolakunde Sozialistak eta eskualdeko hainbat gazte asanbladak kilometroa izango dute Ihurretik Olaberriara 24. Korrikan, larunbatean, martxoaren 28an. Horri lotutako egitaraua antolatu dute.
Beasaingo Melmak gaztetxean 09:30ean harrera eta beroketa egingo dituzte. 10:30ean egin dute hitzordua Gazte Kilometrorako, Ihurretik Olaberriara (Ihurren 10:47an dago aurreikusita, Olaberrian 11:01ean).
Korrika egin ondoren, 12:00etan poteoa izango dute Beasaingo Antzizar kiroldegiaren inguruan, Eztanda txarangak girotuta, eta 14:00etan bazkaria. Goierriko gazteak deitu dituzte parte hartzera.













