Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilua Seguran elkartuko da bihar
Segurako udaletxean egingo dute batzarra, 10:00etan. Hilean behin Gipuzkoako herrietara joaten dira diputatuak bilera egitera.
Diputatuen Kontseilua Ataungo Sara etxean egin zuteneko irudia, 2024ko abenduan.Aimar Maiz Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Segurako udaletxean egingo du bihar asteartero egin ohi duten bilera. Hilean behin Gipuzkoako herri batean egiten dute bilera diputatuek.
10:00etan elkartuko dira, eta 10:30ean adierazpenak egingo dituzte Eider Mendoza Diputatu Nagusiak eta Izarra Urdalleta Segurako alkateak.













