Gure Zirkuak Olaberrian ekingo dio bederatzigarren birari
Apirilaren 25etik maiatzaren 9ra bitarte 11 emanaldi egingo dituzte. Sarrerak saltzen asteazkenean hasiko dira.
Gure Zirkuko kideak iazko abenduan ateratako argazki batean. Gure Zirkua Goierrin abiatuko du berriz Gure Zirkuak bederatzigarren bira, Olaberrian. 5 urte dira pasa dira azkenekoz Gipuzkoan hasi zenetik.
Apirilaren 25etik maiatzaren 9ra 11 emanaldi egingo ditu Gure Zirkuak Olaberrian, eta sarrerak saltzen etzi, hilak 25, hasiko dira Gurezirkua.eus webgunean.
EGUNAK ETA ORDUAK
- Apirilak 25, larunbata: 18:00
- Apirilak 26, igandea: 12:00 eta 18:00
- Apirilak 30, osteguna: 19:00
- Maiatzak 1, ostirala: 12:00 eta 18:00
- Maiatzak 2, larunbata: 18:00
- Maiatzak 3, igandea: 12:00 eta 18:00
- Maiatzak 8, ostirala: 19:00
- Maiatzak 9, larunbata: 12:00













