Hezkuntza Elikatzen tresna aurkeztuko dute Biziolan
Landarlan Ingurumen Elkarteak eta Biziola kooperatibak sortutako baliabide didaktikoaz ariko dira asteazkenean.
Hezkuntza Elikatzen tresnaren irudi bat. Hitza “Elikadura modu integralean lantzeko baliabide didaktikoa” aurkeztuko dute asteazkenean Lazkaoko Biziola fabrikan, 18:30ean.
Landarlan Ingurumen Elkarteak eta Biziola kooperatibak sortu dute elkarrekin Hezkuntza Elikatzen tresna, Naturan Hezten webgune didaktikoaren barruan.
“Elikadura ez da osasun kontu hutsa, dimentsio sozial, ekologikoa, ekonomiko eta kulturalak uztartzen dituen errealitate konplexua baizik”, nabarmendu dute bi erakundeek.













