Odol ateraldiak egingo dituzte bihar Seguran
Segurako odol emaileen taldeak jakitera eman duenez, odol ateraldiak egingo dituzte bihar. Hitzordua kultur etxean egin dute 16:30etik 20:30era. Txanda eskatzeko 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu daiteke edo online eskatu, gotatanta.eus web gunean sartuta. Odola emateko derrigorrezkoa da 18 eta 70 urte artean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea eta osasuntsu egotea. Emakumeek urtean hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, asko jota, lautan.













