San Migel jaiak antolatzeko bilera deialdia, Ezkion
Herri bazkari jendetsua iazko San Migel jaietan, Ezkioko frontoian. Ariane Vierbucher San Migel jaiak antolatzeko bilera deialdia luzatu die herritarrei Ezkioko Udalak. Bilarea martxoaren 25ean, asteazkena izango da 19:00etan, Ezkioko gazte lokalean, frontoi ondoan. Maiatzaren 8an hasiko dituzte jaiak, aurten San Migel egunarekin bat eginda, eta asteburu guztian zehar luzatuko dira.













