Biometanizazio plantaren inguruko hitzaldia, Ihurren
Olaberriko Ihurre auzoan egin asmo duten planta dela eta antolatu du hitzaldia herritar talde batek.
Biogas planta baten irudia.Hitza Biometanizazioaren inguruko hitzaldia antolatu du herritar talde batek Ihurreko adinekoen ludotekan. Ostegunean izango da, 18:30ean. «Helburua da biometanizazioa eta planta hauen funtzionamenduari buruzko informazioa jasotzea». Sustrai Eraikuntzak fundazioko ordezkariak ariko dira hizlari lanetan.
Ihurre auzoan «400.000 tona abereen minda eta beste hondakin organiko batzuk tratatuko dituen biometanizazio planta bat proiektatzen» ari dela jakinarazi dute.













