CAFeko Enpresa Batzordearen oharra 24. Korrikaren etorrera dela eta
2024. urtean CAFeko Euskara Batzordeak Korrikaren lekukoa hartu zuenean, "Palestinaren aldeko zenbait ekintzaileek egindako interpelazioa okerra dela eta", hainbat argibide eman ditu.
CAFeko Euskara Batzordekoek lekukoa hartu zuten unean, orain bi urte, 23. Korrikan. CAFeko Euskara Batzordea CAFeko Enpresa Batzordeak ohar bat kaleratu du 24. Korrikaren etorrera dela eta. Aurten CAFeko Enpresa Batzordeak eta Euskara Batzordeak kilometro bat partekatuko dute.
Orain bi urte, 23. Korrikan, izandako gertaera bat ekarri du gogora CAFeko enpresa batzordeak. Orduko hartan, CAFeko Euskara Batzordekoak lekukoa hartu eta berehala, Palestinarekiko Elkartasuna taldeko hainbat kide lekukoaren aurrean jarri ziren, eta tentsio uneak sortu ziren.
Enpresa batzordearen iritziz, Palestinaren aldeko zenbait ekintzailek “interpelazio okerra” egin zuten orain bi urteko Korrikan, eta hori dela eta, hainbat argibide eman nahi izan dituzte. Era berean, Korrika CAF paretik pasatzen denean Palestinari “ikusgarritasun berezia” emateko deia egin die langile guztiei.
Honela dio, hitzez hitz, CAFeko Enpresa Batzordearen oharrak:
Korrikari eta Euskara Batzordeari babesa (Enpresa batzordearen oharra)
Martxoan euskararen aldeko aldarria ozen zabalduko da Korrikaren bidez Euskal Herriko kaleetan. Beasaindik Martxoaren 28an igaroko da euskararen aldeko lasterketa eta beste behin ere CAFeko langileok bertan parte hartzeko aukera izango dugu. Aurten, Enpresa Batzordeak eta Euskara Batzordeak kilometro bat partekatuko dute.
2024 urtean Euskara Batzordeak Korrikako testigua jaso zuenean, Palestinaren aldeko zenbait ekintzaileek egindako interpelazioa okerra dela eta, zenbait argipen egin nahi dugu.
- CAFeko euskara batzordea langileen ekimenez sortu zen helburu jakin batekin, euskararen normalkuntza sustatzea lantegi barruan.
- Langile eta sindikatuen ordezkariz osatutako foroa da.
- Euskara Batzordearen lana burutzeko beharrezkoa den dirua, CAFeko lan hitzarmenez lortutako partida batetik dator. Hau da, enpresa batzordeak langileen bultzadaz negoziaketa kolektiboaren bidez eskuratzen du euskara batzordeak behar duen dirua.
- CAFeko zuzendaritzak ez du parte hartzen bertan eta inolaz ere ez du zuzendaritzak erabakitzen Korrikako kilometroa erostea.
- Euskara Batzordeak ez du enpresa ordezkatzen. Euskara Batzordeak egunerokoan CAFen euskaraz lan egitearen alde lanean ari diren langile guztiak ordezkatzen ditu.
- Enpresa Batzordeak euskararekiko konpromisoa agertu nahi du. Hau ez da inolaz bateraezina CAFeko langileok Palestinar herriari behin eta berriz adierazi diogun elkartasunarekin.
Azkenik, Palestinaren aldeko aldarria Korrikako ibilbide guztian zehar presente egongo denaren ziurtasuna badugu ere, CAF enpresa ingurutik igarotzerakoan herri zapaldu honi ikusgarritasun berezia emateko deia luzatzen diegu langile guztiei.
Beasainen, 2026ko martxoaren 5ean













