Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, Lazkaoko Arerian
Zazpi film labur proiektatuko dituzte gaur, 18:45ean hasita.
Ekaitz Bertizen 'Erreka zoko hortan' film laburraren fotograma bat. Hitza Laburbirako zazpi film labur ikusi ahal izango dira gaur, Lazkaoko Areria Kulturgunean, 18:45etan. 2 euro balioko du sarrerak. Ekaitz Bertiz, Erreka zoko hortan filmeko zuzendaria, egongo da saioan.
Bertizen filmaz gain beste sei egongo dira: Olentzerori eskatu nion, Amaia San Sebastianena; June Asuaren Fishy; A-maniki Elixabet Nuñezek zuzendua; Geratzen den hori, Aitor Gametxok eginda; eta Ane Cuestaren eskutik Hotzikara. Ikusleek film laburrik onena hautatzeko aukera izango dute webgunearen bidez, aurten, lehen aldiz. Beste urteetan bezala, 80-90 minutuko saioa eskainiko da 2025eko film horiekin.
Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da Laburbira, Taupa euskaltzaleen mugimenduak bultzatzen du ekimen hau. Martxoaren 1ean hasi zen, eta hilaren 29an amaituko da 23. Laburbira. Euskal herriko herri desberdinetan film labur horiek proiektatzen aritu dira; tartean, Ordizian. Taupak bi helburu nagusirekin antolatzen du film laburren zirkuitu ibiltaria: batetik, euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanez.
Bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea.













