24. Korrikari buruzko solasaldia, komunikabideen arteko elkarlanaren lehen emaitza
Nekane Munduate Goierriko Korrikako arduradun eta AEKko irakasleak, Chabeli Sierra AEKko ikasleak, Korrikan kilometro asko egiten dituen Asier Auzmendik eta Xabier Albizu Errigorako kideak parte hartu dute.
Chabeli Sierra AEKko ikaslea, Xabier Albizu Errigorako kidea, Ainhoa Ibañez (GITB) eta Olatz Etxeberria (Segura Irratia) aurkezleak, Nekane Munduate Goierri beheko Korrika arduraduna eta Asier Auzmendi Korrikazalea, Olaberrian egindako solasaldian.Laida Goiburu GOIERRIKO HITZA, Goierri Irrati Telebista (GITB) eta Segura Irratia eskualdeko proiektu komunikatibo multimedia bat sortzeko lanean ari dira. Elkarlanaren lehen fruitua Korrikaren inguruko solasaldia izan da.
Nekane Munduate Goierriko Korrikako arduradun eta irakasleak, Chabeli Sierra AEKko ikasleak, Korrikan kilometro asko egiten dituen Asier Auzmendik eta Xabier Albizu Errigorako kideak parte hartu dute. AEKko ikasleak ere bertan izan dira, ikusle gisa.
Ostegun goizean
Bihar solasaldia modu bateratuan ikusi, entzun eta irakurtzeko aukera izango duzue Goierri Telebistan (10:00etan eta 22:00etan) eta gitb.eus atarian, Segura Irratian (10:00etan) eta segurairratia.eus webgunean eta GOIERRIKO HITZAren paperezko edizioan eta Goierriko Hitza eta Otamotz atari digitaletan.













