Ekain pailazoaren ‘Hautsak harrotzen’, Mutiloan
Udaletxeko ganbaran izango da ikuskizuna, larunbatean, 17:30ean.
Datorren martxoaren 28an, 17:30ean, Ekain Ibarguren komiko azpeitiarrak Arlote bat hautsak harrotzen ikuskizuna eskainiko du Mutiloako udaletxeko ganbaran. Arlote baten istorioa du ikuskizunak ardatz, umorea, antzerkia eta keinu bidezko lana uztartuz.












