Emotio taldearen emanaldia, bihar Barrenan
Kimetz emakumeen elkarteak antolatu du kontzertua Emakunderen laguntzarekin.
Emotio abesbatza, Ordiziako Andre Mari elizan ateratarako argazki batean. Emotio abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du bihar, hilak 26, osteguna, Ordiziako Barrenan. Arratsaldeko 18:00etarako egin dute hitzordua, eta Debora Herreroren gidaritzapean eskainiko dute ikuskizuna. Kimetz emakumeen elkarteak antolatutako ekimena da, Emakunderen laguntzarekin aurrera eramana. Ikuskizunera bertaratzeko deia egin die antolakuntzak ordiziar guztiei.












