Erramun Amundarain omenduko du Ordiziako Musika Eskolak
Barrena kultur etxean izango da, eta Klara Mendizabal Musika Eskolako irakasleak eta Amaia Zipitria piano-joleak gidatuko dute.
Erramun Amundarain Otegi herrigintzako aktibista nekaezina hil zela ia urte erdi igaro den honetan, omenaldi berezia antolatu du Ordiziako Musika Eskolak gaur arratsalderako, hilak 25. Hitzordu berezia egin dute 18:00etan Barrenan, eta musikari zein abeslari ugariz onduko dute omenaldia, Amundarain zena gogoratuz eta aitortza eginda.
Euskal Herrian oso ezagunak diren kanten bertsioak joko dituzte Klara Mendizabal Musika Eskolako irakasleak eta Amaia Zipitria pianojoleak: Iparragirreren Nere Etorrera-tik hasi eta Bulegoren Zurekin Batera kantaraino. Herriko musikari eta kantari ezberdinen laguntzaz onduko dituzte bertsioak.
Bertaratzeko gonbidapena egin die Musika Eskolak herritarrei.













