Itsasoarrak Korrikara batzeko prest
23. Korrika, 2024an Ezkio-Itsason. Hitza Korrikaren 24. edizioa Goierrira iristeko ez da ezer falta. Itsasoarrak ere prest dira Korrikara batzeko eta hainbat ekintza prestatu dituzte. Gaur, 18:15ean irakurle taldearen solasaldia izango da 18:15ean, Iñaki Dorronsoro idazlearen Azpijokoa Azpiazun liburua mintzagai hartuta. Larunbatean, 8:45ean Alegiko Zelai Ondo elkartean elkartuko dira, oinez Altzibar edo Uribar ingurura joateko. Euskaraldia taldeak eramango du Itsasoren lekukoa eta ondoren, herriko produktuekin gosaria egingo dute elkartean. Parte hartzeko 943 47 77 90an edo udala@itsaso.eus-en eman behar da izena.












