Plaza libreak Beti Bizi elkartean
Interesa duenak elkartearekin harremanetan jar daiteke posta elektronikoko helbidera mezua bidalita.
Beti Bizi elkartea.Kerman Garralda Beasaingo Beti Bizi elkarteak plaza libreak dituela eman du jakitera. Interesa duenak elkartearekin harremanetan jar daiteke betibizike@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Beti Bizi elkartearen helburua herriko kulturan parte hartzea eta bazkideei elkartzeko leku bat ematea da. Besteak beste, Beasaingo San Silvestre krosaren antolatzailea da.












