Urmaizen kontzertua, igandean
Urmaiz abesbatza Ormaiztegiko San Andres elizan, artxiboko irudian. Angel Elorza Urmaiz abesbatzak kontzertua eskainiko du igandean, San andres elizan, Erramu igandeko meza nagusiaren ondoren (12:00). Javier Alberdik zuzenduko du emankizuna eta Alberto Saez Puente arituko da pianoan. Kantakako lagunek ere hartuko dute parte kontzertuan.












