Agur, etxeetara ogia eramaten duen zerbitzuari Ezkion
Ezkioko Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, datorren martxoaren 31n ogiaren zerbitzua etengo da Ezkion. Aurrerantzean, Topa Ostatuan utziko dute ogia eta aukera izango da ogia eta aldizkarien erreserba egiteko astelehenetik igandera. Udaletik jakinarazi dute aste honetan izan dutela zerbitzuaren etetearen berri.












