Erraldoien dantza saioa Idiazabalen, 24. Korrikaren harira
Korrikaren egitarauaren barruan, erraldoien dantza tailerra antolatu dute larunbaterako Idiazabalen, LH2tik eta LH6ra arteko haurrei zuzenduta. Saioari 16:30ean emango diote hasiera Guraso Elkartean. Plazak mugatuak dira eta parte hartzeko izena eman beharra dago.
Udaletxetik jakitera eman dutenez, oraindik geratzen dira plaza libreak. LH2tik aurrerako umeek eman dezakete izena helbide honetan: kultura@idiazabal.eus. Erraldoiak barrutik ezagutu, muntatzen ikasi eta haiekin dantzatuko dute.












