Eskola politikoen lehen saioa egingo dute igandean, Beasaingo gaztetxean
Goierriko GKS-k eta Goierriko IAS-k antolatu dituzte saioak. Hurrengoak apirilaren 26an eta maiatzaren 10ean izango dira.
GKS-k antolatutako Faxismoaren Aurkako Eguneko irudia, urtarrilean.Izaro Villarreal Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Goierriko Ikasle Antolakunde Sozialistak eskola politikoak antolatu dituzte, eta lehen saioa igandean egingo dute, Beasaingo gaztetxean, 17:00etan hasita. Krisi garaian, gazte langileok zer? du izena saioak. “Gazte langileok ditugun kezken inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazioa izango da”, azaldu dute erakundeek. Beste bi saio ere egingo dituzte, apirilaren 26an eta maiatzaren 10ean.












