Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean, Goierriko zortzi bikote
Amasa-Villabonan jokatuko da larunbatean.
Josemi Guillorme eta Ignacio Torrese Gipuzkoako bigarren postua lortu eta Beasaingo Arriarango kanporaketako irabazleak. Goierriko Hitza Goierriko zortzi bikote arituko dira larunbatean, Amasa-Villabonan jokatuko den Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako final nazionalean.
Gipuzkoako finaletik sailkatuta, musean ariko diren Goierriko bikoteak hauek izango dira: Beasaingo Josemi Guillorme eta Ignacio Torres; Ezkioko Jon Muñoz eta Julen Etxeberria; Legazpiko Joseba Telleria eta Joseba Gabilondo; Ormaiztegiko Jose Mari Urbieta eta Juan Migel Loidi; Olaberriko Iker Imaz eta Harri Herguedas eta Jon Idiakez eta Jon Esnaola; Ataungo Hodei Zabaleta eta Axel Goikoetxea; eta Zaldibiako Iñigo Mendizabal eta Jon Mendizabal.
Muslariek 09:00etarako egon beharko dute, Villabonako Errebote plazan.












