Ezkion ere Korrikaren zain daude
Goierri guztian bezala, 24. Korrika larunbat goizean pasatuko da Ezkiotik ere. Gaur arratsaldean Korrika Txikia egin dute herrigunean zehar eta larunbatean, Zumarraga eta Urretxutik barrena iritsiko da Korrika Ezkiora, 8:52 inguruan. Handik Ormaiztegira joko du hurrengo kilometroetan.
Arratsaldean, jai giroarekin jarraitzeko Supituki antzerki inprobisatua eskainiko dute udaletxeko ganbaran 18:30ean. Sarrera doakoa da.
Supituki Korrika Show-a Korrikaren unibertsora egokitutako ikuskizuna da. Giro hurbil, dibertigarri eta errespetuzkoan egiten da, eta ikusleak sorkuntzaren funtsezko parte bihurtzen dira, publikoak idazten dituen esaldietatik abiatuta sortzen baitira istorioak. Umorea, sormena eta benetako magia eszenikoa puri-purian.












