Familia Txokoa inauguratuko dute Igartubeitin, larunbatean
Igartubeiti baserria, Ezkion.Tere Madinabeitia Igartubeiti baserri museoan familientzako txokoa inauguratuko dute larunbatean, 16:30ean. Parte hartzaileei etxean erabiltzen ez dituzten materialak eta jolasak bertara eramateko gonbita luzatu diete. Saioak 3 euroko prezioa du haur bakoitzeko. Izen ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus-era idatzita egin daiteke.












