Finala irabazi ala ez, Albisuri omenaldia egingo diote Ataunen
Astelehenean izango da, 19:30ean, San Gregorioko plazan.
Albisu, Laso, Altuna III.a eta Ezkurdia, atzo, Iruñeko Nafarroa Arenan, pilotak aukeratu ondoren. Aspe pelota Jon Ander Albisu pilotariari omenaldia egingo diote San Gregorioko plazan, astelehenean, martxoaren 30ean, 19:30ean. Binakako txapelketako finalaren biharamunean izango da, eta finala irabazi nahiz galdu omenduko dute Albisuren lagunek. San Martingo plazatik lineako autobusak daude San Gregoriora, 18:39ean eta 19:10ean. Itzulerakoak, berriz, 20:35ean eta 21:05ean.












