ARGAZKIAK ETA BIDEOA. Korrika egin gabe, Korrika Txikia ospatu dute Beasainen
Ibilbidea bertan behera utzi dute euriagatik. Plaza azpian dantzan egin dute ekitaldia.
Plaza azpian egindako ekitaldiko irudia, gaur goizean.Laida Goiburu Korrika Txikiak egiten ari dira herriz herri Goierriko hainbat tokitan ere. Gaur goizean Beasainen egin dute, ezohiko moduan. Beasaingo hainbat kaletatik igarotzeko, ibilbide bat zegoen aurreikusita. Baina euriagatik bertan behera utzi dute ibilbide hori, eta, horren ordez, plaza azpian ospatu dute Korrika Txikia Beasaingo ikastetxeetako haurrek eta familiek. Dantzan eta Xiberutikan mendebaldera kantarekin egin dute ekitaldia.












