Leitzarango Ipuliño tontorrera Amalur mendi elkartearekin
Bihar bukatuko da izena emateko epea, eta irteera igandean izango da.
Leitzarango Ipuliño mendia. Hitza Leitzaran bailarako Ipuliño tontorrera mendi-irteera antolatu du Amalur Mendi Elkarteak, igandean, martxoaren 29an. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 27ra arte eman dezakete izena, amalur.me@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo 688 601 186 telefono zenbakira deituz. Itzalatik abiatuko dira, 07:30ean.












