Udaltzaingoaren araudia aldatu aurretik, kontsulta publikoa ireki du udalak
Parte hartzeko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.
Udaltzaingoaren kotxe hibridoaren aurkezpena, 2025ean.Beasaingo Udala Beasaingo Udalak Udaltzaingoaren araudia aldatzeko aurretiazko kontsulta ireki du herritarrei zuzenduta. Udalaren webgunean dago irakurgai araudia. Udalak azaldu duenez, kontsultaren helburua da “araudi berria prestatu aurretik herritarren eta eragileen iritzia jasotzea”. Aldaketaren arrazoi nagusia “Udaltzaingoaren barne egituran egingo diren egokitzapenak” direla zehaztu du.
Aldaketa hauek aurreikusten dira, besteak beste: ofizial-buruaren plaza berria sortzea eta bere eginkizunak zehaztea; eta ofizial-ondokoaren funtzioak egitura berrira egokitzea.
Parte hartzeko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik. Ekarpenak udalaren erregistro elektronikoan edo udala@beasain.eus helbide elektronikoan egin daitezke.












