Xirikararen ‘Ama begira zazu’ bihar, Ormaiztegin
Korrika Kulturalaren barruan antolatu dute Segurako antzerki taldearen antzezlana.
Seguako Xirikara antzerki taldekoak, 'Ama begira zazu...' antzezlaneko irudi batean. Hitza Ama begira zazu antzezlana eskainiko dute bihar, 24. Korrikaren harira. Segurako Xirikara antzerki taldeak berreskuratu du antzezlan mitikoa eta hasita dago herriz herri saioak eskaintzen. Ormaiztegin 19:30ean egongo da ikusteko aukera bihar, San Andres herri eskolako Karramarro gunean. Korrika bihar, 9:22an iritsiko da Ormaiztegira. Ondoren, txokolatea eta bizkotxoa egongo da parte hartzaile guztientzat herriko plazan.












