24. Korrikan Palestinaren aldeko ikurrak eramateko deia egin dute
Korrika CAF ingurutik pasatzen denerako egin du deialdia Palestinaren Elkartasuna plataformak.
Orain bi urte Palestinarekin Elkartasun taldeak egindako protestaren irudia. Hitza Bihar zeharkatuko du Goierri 24. Korrikak, eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak “CAFen inguruko kilometroak aldarriz” betetzeko deia egin du, “duela bi urte egin genuen bezala”.
“Bi urte eta erdiko genozidio honen testuinguruan, eta are gehiago, Mendebaldeko Asia osoa eta mundua bera hankaz gora jar ditzakeen gerra kapritxoso baten testuinguruan, garrantzitsua iruditzen zaigu CAFek bertan duen inplikazioa salatzea”, adierazi du plataformak.
Hori dela eta, CAFeko Euskara Batzordeko eta Enpresa Batzordeko langileei, CAFeko langileei, eta orokorrean goierritarrei egiten diete dei Palestinaren aldeko ikurrekin parte hartzeko Korrika CAFen inguruan pasatzen den bitartean, “enpresaren negozio kriminal eta konplizeei aurkakotasuna”. Plataformaren arabera, auzia ez da mugatzen Palestinari elkartasuna erakustera, “estatu kolonial eta genozidaren konplizitatea salatzea dagokigu, Israelen genozidioa eta Iranen aurkako gerra hemen ere hasten baitira”.
Egurdian, 12:00etan, pasatuko da 24. Korrika Beasaingo Ezkiaga pasealekutik. “Palestinaren aldeko ikurrak eramatera eta CAFen negozio konplizeen aurka banatuko ditugun kamisetak janztera” dei egi dute.













