ARGAZKIAK ETA BIDEOA. Zaldibiako Korrika Txikia iruditan
Lardizabal Herri Eskolakoek Korrika Txikia egin dute herriari itzulia emanez eta ikastetxe atarian ekitaldia eginez.
Zaldibiako Korrika Txikiaren irudian, gaur eguerdian. Iñaki Gurrutxaga Zikloka banatuta, eta lau lekuko txanda aldaketarekin egin dute gaur Zaldibiako Korrika Txikia. Bertso-eskolako lau ikaslek bertso bana bota ondoren, Xiberutikan Mendebaldera 24. Korrikako abestiaren koreografia egin dute ikasleek. Bukatzeko, eskolako guraso eta AEKko ikasle Yolismarrek irakurri du lekukoan zeraman mezua.













