ARGAZKIAK. Korrika Txikia egin dute Ordizian, eguraldiari aurre eginda
Adinka banatutako hiru zutabe egin dituzte, eta Barrena parkean amaitu dute denek. Dantzaldiarekin amaitu dute Korrika Txikia.
HHko ikasleak eguraldiagatik atera ezinda geratu badira ere, euskararen aldeko korrikaldi txikia egitea lortu dute Ordiziako ikastetxeek. Adinka banatutako hiru zutabe egin dituzte; herriko leku ezberdinetan hasi dira, baina Barrena parkean amaitu dute denek. Alde Zahar inguruan ere ibili dira, Korrika Txikian parte hartu duten ehunka ikasleak.
Euskaltegikoek hitzartzea egin dute korrikaldiaren amaieran, eta hurrek, berriz, dantzan eta Xiberutikan mendebaldera kanta ofiziala abestuta egin dute ekitaldia.
Argazkiak: Izaro Villarreal













