Korrika Txikia egin dute Lazkaon
Lazkaoko Ikastolako ikasle eta irakasleek parte hartu dute korrikaldi txikian.
Lazkaoko Korrika Txikia.Manex Usarralde Garmendia San Benito Ikastolako ikasle eta irakasleek Korrika Txikia burutu dute, eta ekimena ostiraleroko kantujirarekin uztartu dute. Korrikaldiaren ondoren plazan ekitaldi txiki bat egin dute: Lekukoak zekarren testu sekretuaren irakurketa, eta Oin Arin dantza taldekoek Xiberutikan mendebaldera abestiaren koreografia dantzatu dute. Amaitzeko, ostiralero bezala kantuan amaitu dute ospakizuna. Herritar asko ekimena ikustera hurbildu da.













