Loinatz jaietako kartela aukeratzeko bozketa ireki du udalak
Apirilaren 12ra arte kartel hautagaien artean gustukoena bozkatzeko aukera dute herritarrek.
Bigarren fasera pasa diren sei kartelak, udaletxeko sarrera nagusian.Beasaingo Udala Loinatz jaiak iragarriko dituen kartelaren aukeraketa prozesua bigarren fasean sartu da. Epaimahaiak bigarren fase horretara pasa diren sei kartelak aukeratu ditu, eta orain herritarren txanda da. Beasaindarrek bozketa bidez gustukoena dutena aukeratu ahal izango dute.
Apirilaren 12ra arteko epea izango da horretarako. Udalaren webgunean eman daiteke bozka, edo udaletxeko sarrera nagusian. Sei kartel horietatik bat aukeratu beharko dute herritarrek; Beasainen erroldatutako pertsonek eta NAN dutenek soilik egin dezakete.
Jasotako botoak zenbatu egingo dituzte gero, eta kartel bakoitzak lortutako kopuruari dagokion proportzioan 50 puntu banatuko dituzte. Haur zein helduen mailako kartel irabazleak jaiak hasi aurreko astean jakinaraziko ditu udalak.













