Mariren jaitsierako zozketaren emaitzak argitaratu dituzte
Entseguak antolatu ditu Aurtzaka dantza taldeak apirilaren 24an eta maiatzaren 8an, 19:00etatik 20:30era.
Mariren jaitsiera gaueko irudia, 2024an.Ariane Vierbücher Zozketa egin ondoren, Loinatz jaietako Mariren jaitsieran parte hartuko duten dantzarien izenak argitaratu dituzte. NAN bidez egin behar da kontsulta, udalaren webgunean dagoen estekan. Hor jakingo du bakoitzak zein tokitan egokitu zaion dantza egitea. Zozketan aukeratuak izan ez direnek beheko kalean, Kale Nagusian izango dute dantzatzeko aukera.
Aurtzaka dantza taldeak entseguak antolatu ditu apirilaren 24an eta maiatzaren 8an, 19:00etatik 20:30era, La Salle ikastetxeko patioan. Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko komunikazioa.arranokultura@gmail.com helbidera idatzi daiteke.













