Ondarearen zaintza Beasaingo esku hartzetik abiatuta, 'Made in Goierri' ixteko
Maite Fernandez Azkonak gaur eskainiko du zikloko azken hitzaldia, Igartzako jauregian, 19:00etan.
Maite Fernandez Beasaingo horma irudiarekin lanean.Lemniskata Lemniskata Goierriko zientzia sare herrikoiak antolatutako Made in Goierri zikloa amaierara iritsi da. Gaur izango da zikloko azken hitzaldia. Maite Fernandez Azkonak Hormetan idatzitako historia: ondarea zaintzearen erronkak Beasainen egindako esku hartzetik abiatuta eskainiko du. 19:00etan izango da, Igartzako jauregian.
Beasaingo Andre Mari Jasokundearen elizako horma irudi errenazentistak zaharberritzeko egindako lanetik abiatuta, ondarearen zaintzak dituen erronkak azalduko ditu. Arte Ederretan lizentziatua da Fernandez, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ondare historiko-artistikoaren kontserbazio eta zaharberritzean: “Nire lanaren helburua iraganeko aztarnak ulertu, zaindu eta etorkizunera modu zientifiko eta ulergarrian transmititzea da”, azaldu du Lemniskataren bitartez.
Pintura muralak, elementu eskultorikoak eta eraikin historikoetako dekorazioak zaharberritu ditu, besteak beste Beasainen, Donostian eta Gipuzkoako beste hainbat tokitan, materialen portaera eta kontserbazio-erronkak aztertuz. 2013az geroztik, Aida Payarekin sortutako Artez Restauracion enpresan egiten du lan, eta zaharberritze profesionala irakaskuntzarekin uztartu du, ondarea zaindu ez ezik ulertarazteko helburuarekin.













