Zaldibia, dantzari gazteen topagune
Zaldibiako, Lazkaoko, Anoeta eta Ibarrako dantzari gazteak elkartuko dira.
Herriarteko dantzari gazteen topaketa, iazko maiatzean, Zaldibian. Zaldibiako Iztueta, Lazkaoko Oin-Arin eta Idiazabalgo Axari dantza taldeak.Iñaki Gurrutxaga Bihar, 18:30ean hasita, Herriarteko dantzari gazteen topaketa egingo dute Zaldibiako Resti pilotalekuan. Lau talde elkartu dira, Tolosaldeko eta Goierriko bina: Anitz (Anoeta), Alurr (Ibarra), Oin arin (Lazkao) eta Iztueta (Zaldibia).













