CAFek 300 milioi eurotik gorako kontratua sinatu du Serbian
Belgradeko BG Voz hiri-inguruko sarean emango dute zerbitzua unitate berriek. CAFek Serbian lortutako bigarren tren-kontratua izango da, 2009an hiribururako 30 tranbia diseinatzeko eta fabrikatzeko proiektua esleitu ondoren.
CAFek kontratua sinatu du Serbian, aldiriko 30 unitate hornitzeko. 300 milioi eurotik gorako operazioa da eta kontratuak unitateen mantentze integrala ere barne hartzen du 2 urtez.
Serbiako JSC Srbijavoz Estatuko tren-konpainiarentzat egingo ditu unitateak CAFek. Enpresak azaldu duenez, konpainia horrek kudeatzen ditu distantzia luzeko eta nazioarteko garraioak Serbian, eta hiri-inguruko sareko zerbitzuak ere kudeatzen ditu herrialdeko hiri nagusietan.
Belgradeko BG Voz hiri-inguruko sarean emango dute zerbitzua unitate berriek. CAFek Serbian lortutako bigarren tren-kontratua izango da, 2009an hiribururako 30 tranbia diseinatzeko eta fabrikatzeko proiektua esleitu ondoren.
Kontratu berriko unitateak CAFen Civity plataforman oinarritutako tren elektrikoak dira, joan-etorri eta eskualde zerbitzuetarako, bakoitzak hiru bagoi ditu eta 546 bidaiarirentzako edukiera du (horietatik 204 eserita).













