Illarreta biki legorretarren maila ezin hobea Aurresku Txapelketan
A saileko bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte Laia eta Eider Illarreta Lopez ahizpa biki legorretarrek.
Aurresku Dantza Txapelketa jokatu zen igandean, martxoaren 28an, Lezon. Ohi bezala A eta B sailetan jokatu zen, eta Goierrik ordezkaritza ezin hobea izan zuen horietako batean; A saileko irabazlea Oreretako Kai Narbate izan bazen ere, Laia Illarreta Lopez legorretarrak bigarren postua eskuratu zuen, eta haren ondotik geratu zen Eider Illarreta Lopez haren bikia ere, hirugarren postua eskuratuta.













