Majoriko kirol eskaintza zabala herritarren eskura
Jarduera gidatuez, entrenamendu saioez eta ziklo saio birtualez gozatzeko aukera izango dute ordiziarrek hirugarren lauhilekoan zehar.
Majori kiroldegiak hirugarren lauhileko kirol eskaintza aurkeztu berri du, apiriletik uztailera bitarte egingo diren jarduerekin. Jarduera gidatuez, entrenamendu saioez eta ziklo saio birtualez gozatzeko aukera izango dute ordiziarrek:
Ur ekintzak apirilaren 20an hasiko dira, eta hiruhilekoan zehar jarduera ugari eskainiko dira, helduei bideratuta egongo direnak: yoga, pilates, entrenamendu funtzionala, GAP, aerobic, zumba, tai-chi edota Majori Box bezalako saioak izango dira, asteko egun eta ordu ezberdinetan banatuta.
Asteburu eta jaiegunetan ere ziklo birtualak eskainiko dira, 9:00etatik 13:00etara; bazkideentzat doakoak izango dira. Saioak orduro egingo dira eta izena emateko aukera egongo da bai aplikazioaren bitartez eta baita kiroldegiko harreran ere. Bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute, saio bakoitzeko hiru euroko tarifarekin.
Majori Premium bonua duten ordiziarrek, berriz, hiruhilekoan zehar nahi adina jardueretan parte hartzeko aukera izango dute; apirilaren 13tik uztailaren 17ra bitartean erabili ahal izango dituzte zerbitzuak.
Uztailera begira, gainera, Premium saio bereziak ere antolatuko dituztela jakinarazi dute.













