Aimar Ugarteburu gazte mailako txirrindularia, bigarren Azpeitiko proban
Goierri Bellota gazte mailako txirrindulari taldeko Aimer Ugarteburu bigarren sailkatu zen atzo Azpeitiko San Jose sarian. Taldeko gainontzeko txirrindulariek ere lan ona egin zuten hirugarren egin baitzuten taldekako sailkapenean.
Goierri txirrindularitza eskolako gainontzeko taldeek ere lan ona egin dute. Atzo goizean kadete mailako Zatika Oxykor taldeko Oinatz Idiakez bosgarren postuan sailkatu zen Debako lasterketan. Larunbatean, berriz, haur mailako Goifiber taldeko Ion Salaberriak Gipuzkoako mendiko bizikleta txapelketa irabazi zuen.













