Apirilaren 18rako festa antolatu dute Garin auzoan
Auzo txikien arteko herri kirol desafioa egingo dute. Bazkarirako tiketak Iñaki Ormazabal harategian daude salgai.
Garin auzoan festa bat antolatu dute apirilaren 18rako, auzoa bizirik eusteko lanean aritu izan direnei zuzenduta batez ere. Auzo txikien arteko herri kirol desafioa izango da Astigarreta, Beasainmendi eta Garin auzoen artean, 12:00etan hasita, Garingo plazan.
Lasto altxaketa, lasterketa, txingak, lokotx bilketa, karretilla, zaku karrera, trontza eta sokatira izango dira desafioko probak.
14:00etan, berriz, herri bazkaria izango da frontoian. Tiketak Iñaki Ormazabal harategian daude salgai, 30 euroan (9 urtetik beherakoentzat 15 euroan).
Bukatzeko, 18:00etan Baratxuri Beltzak musika taldearen kontzertua izango da.













