Jon Maia, Zeraingo muralaren babesean
Jon Maia Soriak 'Extremaduratik Zeraingo horma irudira. Barne eta kanpo bidaia' gaiaz hitzaldia egin du, aterpetxeko muralaren babesean.
24. Korrikaren ekitaldien barruan, ostiralean Zerainen, Jon Maia Soriak hitzaldia egin zuen, aterpetxean, muralaren babasean. Extremaduratik Zeraingo horma irudira. Barne eta kanpo bidaia izan zuen hizpide. Ondoren, mokadutxoa egin zuten.














