Aldundiak pantaila erraldoia jarriko du Zumarragako plazan, Kopako finala ikusteko
Apirilaren 18an Realak Kopako finala jokatuko du Sevillan Madrilgo Atletico taldearen aurka. Gipuzkoako Foru Aldundiak pantaila erraldoiak jarriko ditu Gipuzkoako hainbat herritan. Horien artean Zumarraga egongo da. Eguraldiak laguntzen badu, pantaila Euskadi plazan jarriko da. Eguraldi txarra iragartzen badute, beste nonbaiten jarriko dute (partida baino egun batzuk lehenago iragarriko dute kokagunea). Pantailaz gain, musika, janaria eta edaria egongo dira. Aldundiak Zarautzen, Tolosan eta Lasarte-Orian ere pantailak jarriko ditu.
Lurraldebusek autobus bereziak jarriko ditu inguruko herrietatik herri horietara partida ikustera joateko.













