ZEGAMA. Aizkorripean egoteak eta Arabarekiko bide nahiz mendi loturek Zegamari norabide historikoa zedarritu diote. Ladron de Zegama leinuari gaina hartutakoan, Segurarekin bat egin zuen, baina mende bat geroago, askatzea izan zuen helburu, XV. mendetik aurrera.
ATAUN. Pasabide izaera izan du Ataunek, antzinatik. Esanahi hori dauka izenak, baita izanak ere: Nafarroaren eta Gaztelaren arteko mugan, Nafarroako Estatuaren esku egon zen XIV. mende bukaera arte. Lazkaoko jaunak menperatu zuen gero, berea balitz bezala.
LEGORRETA. Ahaide nagusien oldarkeriatik defenditzeko, Ordiziako hiri gotorraren menpeko bihurtu zen Legorreta 1399an. Lotura bera izan zen, mende bat geroago, askatu beharreko mataza. Eragina zuten pertsonengana jotzen eta isilpeko bideak irekitzen jakin zuen.
GAINTZA. Biztanle gutxiko herria izan da betidanik Gaintza. 1615ean, hiribildu titulua 35 etxeren artean erosi zuten; 140 bat gaintzar ziren. Gaur egun, kopuru beretan dabil. Biztanleria galera gerarazi, eta herri bizitasunari eusteko ahaleginean ari dira.
ORMAIZTEGI. Seguragandik aldendu eta herri beregain bihurtzea asko oraindu zuten ormaiztegiarrek. Bai dirutan, bai ahaleginetan.
Buztingintza elkartekoek egindako murala erakutsi dute, eta Martina Irizar Igartzako errotariari omenaldi xume bat egin diote
ZALDIBIA. Lazkaoko jaunaren menpe ez ezik, bi erresumaren mugan ere gelditu zen Zaldibia, Gaztelak Gipuzkoa hartu eta Nafarroarekiko harremanak gaiztotu ondoren. Handik urte gutxira, Ordiziaren babesaren bila ibili zen, baina ehun urterako hasi ziren desadostasunak.
MUTILOA ETA ZERAIN. Segura auzo herri boteretsuaren menpe ia bi mende eta erdi egon ziren, 1384tik 1615era. Bereizi ondoren, 90 urteren buruan lortu zuten azpiegiturak eraikitzea eta norbere egiturak indartzea. Gaur egun, inoiz baino batuago daude bi udalerriak.
ALTZAGA, ARAMA ETA ITSASONDO. Ordiziaren itzaletik irten orduko, herri elkargo bat sortu zuten hiru herriok, beste hirurekin. Baina berdinetik berdinera. Gaur egun ere udal administrazioa eta herri zerbitzu asko banatu egiten dituzte.
Irailaren 25ean taularatuko dute Usurbe Antzokian. Ana Alonso da gidoilaria eta zuzendaria.