Aurten 5oo urte bete dituen Ordiziako azokak jaso du 2012ko Euskadi Turismo saria. Atzo arratsaldean egin zen sari banaketa ekitaldia Getariako Balentziaga museoan, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua eta Maria Pilar Zorrilla Turismo sailburuordea buru zirela. Ordiziatik ordezkaritza zabala joan zen atzoko ekitaldira. Igor Eguren alkateak, Leire Arandia D’elikatuz zentroko arduradunak eta Ixiar Etxeberria azokako saltzaileak “ilusio handiz” hartu zuten saria Undaren eskutik. “Ohore handia da horrelako sari bat jasotzea, batik bat, tradizioari eta lehen sektoreari eman zaiolako”. Ekitaldian egin zuen hitzalditxoan azokako ekoizleak eta emakume baserritarrak izan zituen gogoan Egurenek: “Haiengatik izan ez balitz, azokak ez luke iraungo”. Alkatearen beste adierazpen batek, berriz, bildutakoen algarak piztu zituen: “500 urte barru, ordiziarrak, berriz ere hemen izango gara horrelako beste sari bat jasotzen. Horretan ari gara”. Urteetako lanaren emaitza Ordiziako Azokaren errekonozimendua ez da kasualitatez iritsi. Urteetako lana dago horren atzean. Ordiziako Azokak paper garrantzitsua betetzen du Goierriko eskaintza turistikoan. Goierrik turismo gastronomikoaren alde egin duen apustuaren zutabeetariko bat baita azoka, Idiazabal Gaztarekin batera. Baina gastronomiaz gain, Goierrik badu bisitariari, zein bertakoei zer eskaini, Ordizia eta Segurako Erdi Aroko hiribilduetan, Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan… Goierri eskualdea ezagutzera datozenentzat harrera gunea bilakatu da Ordiziako D’elikatuz Interpretazio Zentroa. Bertan turismo bulegoaz [...]
Patxi Garmendia Mendigar Ordiziako historialaria Ordiziako azokaren 500. urteurrenaz ariko da gaur arratsaldean, 19:00etan, D’elikatuz gunean. Azokarekin lotutako hainbat pasarte eta bitxikeriaren berri emango du Mendigarrek.
Emaneurre Realaren lagun taldeak Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira iganderako antolatu duen 500 urte, 500 plaza baietz erronkan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Plaza Nagusian izango da ekitaldia, eta erronka, berriz, plazako perimetro...
Igandean 500 urte beteko dira Ordizia erre eta horren ondorioz asteazkenero azoka egiteko baimena eman ziotenetik, eta horren harira, egun osoko festa izango da Ordizian. Tartean, Beti Argi musika bandak kontzertua egingo du, eta harekin batera Ordizia...
Datorren igandean, hilak 18, 500 urte beteko dira Ordizia erre, eta horren ondorioz Gaztelako Juana Eroa erreginak asteazkenero zergarik gabeko azoka egiteko baimena eman zionetik herriari. Horren harira, egun osoko festa antolatu dute Ordizian. “Pixka bat arraroa ere egin liteke herria erre zeneko ospakizuna egitea, baina efemerideak hori eskatzen du, eta udalak ere efemeride horretan parte hartu nahi du”, adierazi du Igor Eguren alkateak. Era eta adin guztietako jendeari zuzendutakoa ekitaldiak izango dira igandean Ordizian. Hala ere, urtez urte eta astez aste Ordiziako azokan biltzen diren saltzaile eta baserritarrei omenaldia egiteko baliatu nahi dute igandeko bazkaria. “Lehenengo sektoreak Goierrin izan duen garrantzia bera izan du historian zehar Ordiziako azokak. Orain, gizarteak jasan dituen aldaketekin, eta komertzio handien sorrerarekin, sektoreak berak behera egin du, eta hori da indartzen saiatu beharko ginatekeena”. Azokaren arrakastaren oinarri izan diren faktoreak ere aipatu ditu alkateak: produktuen trukaleku izatea, janari hornitzaileak izatea, aberastasun sortzailea izatea eta elikadura subiranotasunaren sustatzailea izatea. “Horrek bere horretan dirau, nahiz eta azokaren salmenta indizeek behera egin duten. Gutxienez, oinarrian zuenari eusten zaio”. Egurenek gogoratu du Ordiziako azoka eta Gernikakoa direla Euskal Herriko salgaien prezioak ezartzen dituztenak.
Patxi Garmendia Mendigar (Ordizia, 1956) historialaria da, eta Ordiziako historiari eta azokari buruzko dokumentazio eta kontu asko dakizki. Datorren igandean, hilak 18, Ordizia erre zela 500 urte beteko dira. Nahigabe horren ondoren, Juana Eroa Gaztelako erreginak zergarik gabeko azoka asteazkenero egiteko baimena eman zion Ordiziari –1512ko maiatzean izan zen–, baina Garmendiak nabarmendu duenez, aurreneko laguntza Gipuzkoako Batzar Nagusietatik jaso zuen hiribilduak, apirilaren 18an. “Herrietan aristokrazia sortzen zen, noblezia, eta elite horrek botere handia zuen batzarretan. Ordiziak bi ordezkari zituen. Garai hartan, Donostia, Tolosa, Ordizia eta Segura ziren Gipuzkoan erabaki asko hartzen zituztenak”. Garaiko historiaz eta azokaren pribilegioari buruz ere hitz egin du Garmendiak. Biharko papereko edizioan argitaratuko du elkarrizketa osoa Goierriko Hitzak.
Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira hilaren 18an egingo den festaren barruan, Ordiziako Martxa jotzeko asmoa dago Beti Argi bandarekin batera. Hori dela eta, nahi duten urketari eta danbor-jotzaile guztiei martxa prestatzeko entseguetan parte ...
Hilaren 18an 500 urte beteko dira Ordizia erre zenetik, eta asteazkenero azoka egiteko baimena eman ziotenetik. Egun horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute, azokako ekoizleei omenaldia egiteko bazkaria tartean. Txartelak D’elikatuzen daude sa...