
Minbiziaren aurkako elkarteak erretzeari uzteko terapiak eskaintzen ditu Zumarragan. Doan dira eta psikologo espezialista batek bideratzen ditu. Izena emateko, 943 72 00 57 telefono zenbakira deitu behar da.

Minbiziaren Kontrako Nazioarteko eguna izan da. Goierrin AECC elkartean ehun boluntariotik gora daude. Karramarroaren gorputzarekin antzekotasunak omen dituzte halako batean ugaltzen hasi, eta kolonizazioari ekiten dioten zelulek. Zelula horien batuketak eragiten du minbizia, berrehundik gorako aldaeratan. Ohikoenak bularrekoa, azalekoa, kolonekoa zein birikatakoa dira. Behin gaixotasun honek gorputz baten atea joz gero, nekez joango da. Batzuetan kronifikatu egingo da, beste batzuetan heriotza eragin arteko bidea egingo du. Badaude, haatik, minbizia izan, eta hura atzean uzteko aukera duten zorionekoak ere. Minbiziaren zenbakiek gaztaroa gurtzen eta minaren beldurra elkar hartzen dituen gizartea bere tokian ipintzen dute. Oinazea eta gaixotasuna egon badaude, nahiz eta gertu ez daudenean ez ikusiarena egin ohi den. Urretxuko emakume batek minbizia izan du. Idorreriak jota zebilen, eta hesteen motelak medikuaren kontsultara eraman zuen. Frogak egin osteko emaitzak jasotzeko eguna iritsi eta, medikuak pisatzeko aitzakian beste gela batera pasatzeko eskatu zion. Kontsultara itzuli zenean, medikuaren eta senarraren aurpegiak zurbil, hormatik zintzilik zegoen plakan agerikoa zen beltz gunea ikusi zuen. «Minbizia daukat?», galdetu zion medikuari, eta hark baiezkoa eman zion. Beldurra da ahora etorri zitzaion lehenengo hitza: «Metastasia nuen galdetu nion, minbizia zabalduta ote zegoen, alegia». Sendagilearen ezezkoarekin lasaitua hartu zuen. Albistea jaso, eta denbora gutxian ebakuntza egin zioten. Ebakuntza erasokorra [...]

Zumarragako Argixao zelaian Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko 700 bat haur, gaztetxo eta guraso bildu dira Minbiziaren Aurkako Elkarteak egindako Martxa Berdera. Ohitura osasuntsuak gazteengan uztartzea da ekintzaren helburua. Sei buelta
The post 700 bat haur eta guraso euripean, ohitura osasuntsuen alde dantzan appeared first on Otamotz.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkarteko bi kide azalaren minbiziaren gaineko informazioa banatzen ari dira orain Areizaga-Kalebarren plazan. Gipuzkoako hainbat herritan uztailean egindako kanpaina ekarri dute Urretxura eta Zumarragara. Helburua minbizi mota honen gaineko “mitoak haustea” da Maider Sierra elkarteko teknikariaren hitzetan.

Minbiziaren Aurkako Elkartearen unitate ibiltaria Beasainen dago 13:00ak arte. Eguzkia arretaz hartzeko gomendioak emateaz gain, melaninaren neurketa ere egiten ari dira.

Eguzkia arretaz hartzeko gomendioa eman du Aecc-ek. Bihar Beasainen unitate ibiltaria jarriko dute Gernika pasealekuan.



