
“Zopilotes taldearekin hasi naiz trikitiarekin gozatzen, inprobisatzeko aukera daukat” Umetatik, 10 urte zituela heldu zion Eneko Dorronsoro ataundarrak lehenengo aldiz soinu txikiari. Lehengusuaren etxean jo zituen lehenengo musika doinuak. Berehala Ataunen trikiti eskola sortu zuten eta 13 urte zituenean, Aintzane, Haritz, Aiora eta Goranerekin batera, Agautz trikiti talde sortu zuten. Urte batzutan trikitia utzita egon bada ere, berriro ere motibazioa aurkitu du trikitriarekin. Eskolak ematen ditu eta Los Zopilotes Txirriaos taldearekin plazaz plaza dabil, gustura eta pozik. Goierritarra aldizkaria duela 22 urte sortu zen eta urte hauetan guztietan makina bat kontu eta argazki kaleratu ditu. Eneko Dorronosorori elkarrizketa egin behar geniola eta, argazki artxibora jo genuen. Ataungo karpetan, Agautz trikitilari taldearen argazkia aurkitu genuen. Bertan dago Eneko Dorronsoro. Solasaldia hasteko, argazkia erakutsi diogu. Noizkoa ote da argazkia? Trikiarekin hasi eta hiru urtera jarri nion soinuari ikurrina. 13 bat urte izango nituen argazki horretan. 18 urte edukiko ditu argazki horrek. Aintzane, Haritz, Aiora eta Gorane dira besteak. Zure trikiti ibilbidea Agautzekin hasiko zen ezta? Bai. Arbizuko lehengusua trikiti ikasten ari zen Gozategirekin. Arratsalde pasa joan nintzen batean, 10 urte nituela, soinua hartu eta jotzen hasi nintzen, ‘Aitorren hizkuntza zaharra’ abestia atera nahian. Osabak galdetu zidan ea ikasi nahi nuen. Baietz esan [...]



