Twin Melody bezala ezagunagoak dira Paula eta Aitana Etxeberria (Ordizia, 1997); sare sozialetako momentuko bikirik famatuenak ere badira. Abestien bertsioak egiten ...
Aitana eta Paula Etxeberria ahizpak (Ordizia, 1997) Twin Melody dira musika munduan. Pianoa eta bi ahots baliatuz, naziorteko pop artisten abestiak bertsionatzen dituzte. Facebooken, Twitterren, Instagramen eta Youtuben zabaltzen dute euren musika, eta mundu osoko jarraitzaileak dituzte. Betidanik izan duzue gustuko musika? Bai, beti gustatu izan zaigu, baina 13 urtetik aurrera gehiago saiatu gara. Lehenik, karaokeetan abesten hasi ginen, praktikatzeko, 14 urterekin kantu eskolak hartzen hasi ginen, eta 15ekin kontzertuekin. Youtuben bideo asko dituzue; ikusienak 150.000 ikustaldi izan ditu; jarraitzailerik ez zaizue falta. Atzerriko zale asko dituzue, ezta? 15.000 jarraitzailetik gora ditugu jada, gehienak AEBekoak dira. Alemaniakoak, Poloniakoak eta, neurri txikiagoan, Frantziakoak ere baditugu; baina hori, batez ere, gure musika estiloak herrialde horietan oihartzun handiagoa duelako da. Batik bat Interneta darabilzue zuek musika zabaltzeko, baina aurrez aurreko kontzertuak ere egin dituzue? Bai, egia esan, Internet oso baliabide ona da, erraza da gure musika horrela zabaltzea. Halaber, herrian abestu izan dugu, hala nola, Ordiziarrock jaialdian edota Barrenan .Tolosan ere eman ditugu kontzertuak. Joan zen astean Ordizian izan ginen. Zein da zuen ametsa musikaren munduan? Abestetik bizi nahi genuke, baina, aldi berean, jendeari laguntzeko zerbaitetan ere jardun nahi dugu. Musika asko gustatzen zaigu, baina beste grina bazuk ere baditugu. Dena den, oraindik [...]