
Ostiralean antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketa hirugarren edizioa hasi zen. Herriko aktore bakar batek parte hartu du hiru edizioetan: Eduardo Elias brasildarrak. Elias alaia, saltseroa, festa zalea, dantza zalea… da. Urretxu

Ostiral honetan Urretxu eta Zumarragako antzerki denboraldia hasiko da, Malmö antzezlanarekin. Lan honetan Ainhoa Jauregi aktore urretxuarrak parte hartzen du. Funtzioa 22:30ean hasiko da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Jauregik kazetaritza

Olatz Soraluzek (Zumarraga, 1972) antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketako finalean parte hartuko du etzi, 22:30ean, Urretxun. Sexuari buruzko oso lan ausarta prestatu du. Nolatan antzerki zalea? Betidanik gustatzen zait antzerkia. Umetatik.

Lanez lepo dabil Aitziber Garmendia (Zaldibia, 1982) aktorea. Zuek hor! programan ikusten dugu asteazkenero, Gorane haur bihurriaren edota La Jaio neska txoni-aren ...

Joseba Apaolazak (Urretxu, 1960) Pankreas lana antzeztuko du gaur, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Tartean konpainiaren antzezlan horretan, Apaolazak Mikel Martinezekin eta Patxo Telleriarekin lan egiten du. Komedia horretan bi galdera hauei erantzuna ematen saiatzen dira: Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Zer diozu ‘Pankreas’ lanari buruz? Zergatik merezi du ikustera joateak? Gauza bategatik merezi du, batez ere, antzokira joateak: oso ondo idatzita dagoen endredua delako. Antzezlan honek berezitasun azpimarragarri bat du, gainera: bertsoz egina dago. Hala da. Nire ustez, horrek dotorezia ematen dio antzezlanari. Gainera, ez dago aurrekaririk. Bertsoz egindako lehen euskal antzezlana da. Oso neketsua izan al da bertsoz idatzitako antzezlan bat prestatzea? Arraroa, berezia, berria… izan da. Antzezlan honetan ez dago ezer inprobisatzerik. Bestelako lanetan ere ere oso gutxi inprobisatzen dugu, baina beti ere aukera hori dugu. Hemen, errimatua denez, ez dago horretarako aukerarik. Zaila al da bertsoz egindako antzezlan batean naturaltasunari eustea? Halako antzezlanak dotoreak dira, baina ohikoak baino artifizialagoak. Tentsioa mantendu behar da sonikete nekagarri batean ez erortzeko. Antzezlanak harrera ona izan al du? Oso gustura gaude jendearen erantzunarekin. Toki guztietan oso harrera ona izan du. Izan ere, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditugu: adiskidetasuna, leialtasuna… Gainera, umorez. Jatorrizko [...]

Gorka Zufiaurrek (Urretxu, 1978) 14 urterekin egin zuen bere lehenengo film laburra, Atzetik, antzezlanak, film labur gehiago eta Espainia mailako film ...

Jon Plazaola (Urretxu, 1981) aktoreak bolada ona bizi du. Behin ere ez zaio lanik falta izan, baina Allí abajo telesailak oso ...

Aurten amaitu ditu Josune Azurmendik (Zegama, 1994) irakasle izateko ikasketak. Orain, bere ametsa errealitate bihurtzeko esperantzaz Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean ari da, ...

ETBk laster estreinatuko duen Go!azen telesailaren protagonistetako bat da Barbara Rivas zumarragarra. Aurreneko denboraldian parte hartu eta orain errepikatuko duten aktoreetako bat da, gainera. Gustura agertu da proiektu berriarekin: Ez

Jon Plazaola aktore urretxuarra Atresmedia TV taldearen Allí abajo telesaileko protagonista izango da, Maria Leonekin batera. Leonek aktore onenari saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldian, 2011n. Plazaolak Sevillara joan den 40 urteko euskaldun baten rola beteko du. Ocho apellidos vascos pelikula arrakastatsuaren «antz apur bat» izango du, baina oraingoan euskalduna izango da bere jaioterritik irtengo dena.